XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inork ezagutuko ez zituen herri batetara.

Hutsetik hasteko, zor bakar baten zamarik gabe.

Baina gau hartan bi gauza gertatu ziren, edo hobe esan, gauza asko.

Batetik, Cucok, Pedro eta haren emaztea azpilanean zebiltzala pentsatzen zuen, eta ez zuen bera inozotzat hartzerik nahi.

Denak joan zirenean, alferrontziaren itxura egin zuen zerraldoaren ondoan eta aitortegian ezkutatu zen zer gertatzen zen ikusteko.

Denbora gutxi barru haren susmoak sendotzen zirela ikusi zuen.

Ixiltasuna nagusitu zenean eta guztiak alde egin eta gero, hildakoak bere posizioa aldatu zuen erosoago jartzeko asmotan.

Hain eroso jarri zen, lo hartu zuela.

Bitartean, arratsalde hartan aldameneko herrian lapurreta garrantzitsu bat gertatu zen.

Zenbait lapurrek behi eta mando asko saldu zituzten azokatik zetozen abelburu salerosle batzuei diru guztia lapurtu zieten.

Goardia zibilak haien atzetik zituztelarik, galapan zihoazen zelaian zehar bere harrapakinekin, non ezkutatu jakin gabe.

Bati ideia argitsu bat bururatu zitzaion:.